Tolosako EH Bilduk ikurrinak banatuko ditu

Ataria 2021eko martxoaren 26a

EH Bilduk azaldu du bat egiten duela Euskal Herria Batera herri egitasmoak apirilaren 4ko Aberri Eguna ospatzeko egin duen deialdiarekin. Horri lotuta ikurrinak banatuko ditu doan.

"Euskal Herria Batera herri egitasmoak Aberri Eguna batera ospatzeko dei egin die herritarrei, apirilaren 4an herrietako plazetara irtenda. Euskal Herri burujabea aldarrikatzeko, eta erabaki politikoak herritarrengandik ahalik eta gertuen har daitezela eskatzeko baliatu nahi da egun hori", esan du Tolosako EH Bilduk. Horiek horrela deialdiarekin bat egiten duela esan du koalizioak eta ikurrinak banatuko dituela iragarri du. Datozen bi larunbatetan banatuko ditu; bihar San Frantzisko pasealekuan, Kutxabank inguruan, eta apirilaren 3an San Frantzisko elizaren arkupeetan. "Modu honetan, Aberri Egunean etxeetako balkoietan eta leihoetan ikurrinak zintzilikatzera gonbidatu nahi ditu tolosarrak Tolosako EH Bilduk", esan du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!