Tolosa, 'Maixabel' pelikularen kokaleku

Ataria 2021eko martxoaren 25a

Maixabel pelikula filmatzen  1 1616683028463
Maixabel pelikula filmatzen  2 1616683029288
Maixabel pelikula filmatzen  3 1616683030062
Maixabel pelikula filmatzen  4 1616683030887
Maixabel pelikula filmatzen  5 1616683031738
Maixabel pelikula filmatzen  6 1616683032905
Maixabel pelikula filmatzen  7 1616683033656
Maixabel pelikula filmatzen  8 1616683034716
Maixabel pelikula filmatzen  9 1616683035559
Maixabel pelikula filmatzen  10 1616683036371
Maixabel pelikula filmatzen  11 1616683037103
Maixabel pelikula filmatzen  12 1616683037888
Maixabel pelikula filmatzen  13 1616683038717
Maixabel pelikula filmatzen  14 1616683039524
Maixabel pelikula filmatzen  15 1616683040281
Maixabel pelikula filmatzen  16 1616683041018
Maixabel pelikula filmatzen  17 1616683041873
Maixabel pelikula filmatzen  18 1616683042633
Maixabel pelikula filmatzen  19 1616683043304
Maixabel pelikula filmatzen  20 1616683044072

Maixabel filmaren grabaketa egiten ari dira Tolosan. Casino elkartean eta Plaza Zaharrean aritu dira, eta gaur baita Trianguloa plazan eta San Frantzisko etorbidean ere.

Ezohiko irudiak ikusi dituzte gaurkoan Tolosako Trianguloa plazan eta San Frantzisko pasealekutik ibili direnak. Maixabel pelikularen eszena batzuk grabatzen aritu dira, eta ikusi ahal izan da orain urte batzuetako auto batean bi kamera itsatsita, eta autoa gidatzen Luis Tosar aktorea. Horrez gain, Zerkausian ile apaindegi bat atonduta ikusi zitekeen, eta baita arropa gordetzeko leku bat ere.

Maixabel Lasaren bizitzaren etapa bat kontatzen du pelikulak: bere senarra izan zen Juan Mari Jauregi ETAk Tolosako Fronton kafetegian hil zuenetik hasita, hamaika urte ondoren atentatuan parte hartu zuenetako batekin kartzelan solasaldi bat izan zuen artekoa. Koldo Zuazua ekoizleak azaldu duenez, urte horietan Maixabel Lasak "gauza ikaragarriak jasan eta pasa zituen, eta bidai horretan izan zuen eboluzio etikoa eta morala pelikula batean kontatzeko oso interesgarria da".

Zuazuak orain dela 20 urte Julio Medemekin batera lan egin zuen Euskal pilota: larrua harriaren kontra dokumentalean, eta elkarrizketatuetako bat Lasa izan zen: "Bere lekukotza hunkigarria izan zen, eta hortik aurrera bere ibilbideari arreta jarri nion. 2011n El Pais egunkarian irakurri nuen Langraizko espetxean martxan jartzen ari ziren justizia errestauratibo proiektuari buruzko kronikak". Tartean Lasa eta bere senarraren hilketan parte hartu zuenaren arteko elkarrizketak zeuden.  "Inolako instrumentalizazio politikorik gabe, lehen pertsonan mina sortu eta sufritu zuten protagonistek bere burua aurkitzeko nahia zuten. Iruditu zitzaidan elkargune hura euskal gizartearen adiskidetzearen muina eta hasiera zela", azaldu du Zuazuak.

Hasieran dokumentala izan behar zuena, pelikula bihurtzeko proiektua bilakatu zen, eta Lasaren bizitza iruditu zitzaien egokiena horretarako. "Pelikula egiteko gidoia idazten hasi ginenean, Maixabelengana joan ginen bere baimena eskatzeko eta baietz esan zigun. Hortik aurrera gidoilariak, Isabel Campo eta Iciar Bollain, hainbat aldiz elkartu ziren berarekin, zein bere familiarekin eta lagunekin ere", zehaztu du Zuazuak. 

Iciar Bollain da pelikularen zuzendaria, eta Blanca Portillo eta Luis Tosar dira aktore protagonistak. Larunbat honetan bukatuko dituzte filmaketa lanak eta ondoren iritsiko da edizio lana. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian aurkezteko asmoa dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!