Hurkoak arreta gune berria ireki du Tolosan

Ataria 2021eko martxoaren 24a

Amaia Barea eta Jon Ander del Pozo.

Hauskortasun, mendekotasun eta babesgabetasun egoeran dauden adinekoei eta gaixotasun mentala duten pertsonei laguntzeko gunea da Hurkoa.

Caritasen ekimenez sortu zen fundazioa duela 30 urte, eta orain Tolosako Emeterio Arrese kaleko 2. zenbakian ireki dute bulegoa. Tolosako egoitzan Tolosaldeko herritarrak artatzeaz gain, Goierriko eta Andoaingoak hartuko dituzte. Hurkoako arduradunak Amaia Barea eta Jon Ander del Pozo izango dira eta printzipioz ostegunetan irekiko dute 09:00etatik 14:00etara. Pandemia dela eta bertaratu aurretik hitzordua hartu behar da 943 46 89 56 telefono zenbakian.

Egoitza berriaren berri ematearekin batera, boluntarioak eskatu dituzte; «boluntarioak behar ditugu, eskualdeetan eskaintzen den zerbitzua indartu eta hobetu ahal izateko, eta boluntarioen dedikazioarekin baino ez da posible». Tolosako bulegoan «tutoretzapeko pertsonei eta haien senideei arreta ematea, familia tutoretza-prozesuei buruzko aholkularitza ematea, eskualdeko boluntarioekin bilerak egitea, elkarteetara eta inguruko erakunde publikoetara hurbiltzea eta abar».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!