Tolosaldeak seigarren postua lortu du Orioko Jaitsieran

Ataria 2021eko martxoaren 22a

Tolosaldea trainerua, Orioko Jaitsieran. MIREIA GALARZA BASTIDA/UROLA KOSTAKO HITZA

ETE ligako traineruen artean bigarrena izan da, San Juanen atzetik. Arraun Lagunak izan da bandera eraman duena.

Hamar traineru lehiatu dira emakumezkoen estropadan, eta Donostia Arraun Lagunak traineruak tarte handia atera dio bigarrenari, Donostia Kaiarribari. 4.000 metroko distantzia egiteko irabazleak 14.42,03ko denbora behar izan du. Kaiarribak 14.52 egin du, eta Orio izan da hirugarrena, 14.53,19ko denborarekin.

Tolosaldea laugarren egin duen Hondarribia eta bosgarren postua lortu duen San Juan trainerutik gertu aritu da. Hondarribiak 14.59,34 egin du, San Juanek 15.01,98 eta Tolosaldeak 15.02,35ko denbora.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!