Bukatu da Gipuzkoa Encounter

Ataria 2021ko mar. 21a, 13:26

Euskaltel Fundazioko zuzendari eta bilkuraren koordinatzaile Sabino San Vicente oso pozik agertu da partyarekin, eskainitako edukiekin eta parte-hartzaileen inplikazioarekin. 456 lagun aritu dira hiru egunotan eskainitako jarduera-arlo guztietan esku hartzen. Arte digital, programazio, hardware, bideo-joko eta zibersegurtasun arloetako 22 lehiaketetan parte-hartze handia izan da.

Gipuzkoa Encounter topaketa teknologikoak oso nota ona lortu du 15. edizioan, "pandemiak ezarritako mugak gaindituz". 456 lagun aritu dira hiru egunotan lanpartyak eskainitako jarduera-arlo guztietan esku hartzen, eta antolatzaileek esan dutenez parte-hartze oso handia izan da arte digital, programazio, hardware, bideo-joko eta zibersegurtasun arloetako 22 lehiaketetan. Euskaltel Fundazioko zuzendari eta bilkuraren koordinatzaile Sabino San Vicente oso pozik agertu da partyarekin, eskainitako edukiekin eta parte-hartzaileen inplikazioarekin, baita partaideen, babesleen eta antolakuntzaren arteko lankidetza bikainarekin ere.

Parte-hartzaileek elkarrekin hartu-emanean jarduteko aukera izan dute hainbat areto birtuali esker. Bestalde, Youtubeko kanalaren bitartez emandako hitzaldiek eta Twitch plataformaren bitartez igorritako Encounter TV programak jarraipen handia izan dute, eta ikasteko nahiz txat-aren bidez iritziak eta ezagutzak partekatzeko aukera izan da. 
      
Horrez gain, jarduera eta lehiaketa eskaintza zabalari esker –sormen digital (diseinua, musika digitala, ikus-entzunezko ekoizpenak, argazkilaritza…), programazio, hardware, bideo-joko eta zibersegurtasun arloetan–, euren intereseko txokoa topatu ahal izan dute parte-hartzaile guztiek.

Topagunea

Aurten ere, hitzordua isolamenduari aurre egiteko baliogarria izan dela esan dute antolatzaileek. "Hain zuzen, partaideengandik jasotako lehen iritziek helburu hori beti egin dela adierazten dute; eta topaketa presentzialak egitea segurua den artean, Euskaltel Fundazioak antolatutako online bilkurak ekimen egokiak direla egiaztatu da, teknologia berrien zaleek elkartzeko, ezagutzak partekatzeko eta gozatzeko aukera izan dezaten". 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!