2021/03/22 19:00
Aurki berrituko dute Tolosako Euskal Herria plazako zorua eta lanekin hasi aurretik, Tolosako Udala bertako bizilagunekin, ostalariekin, Topic-eko ordezkariekin, plazan kokatuta dagoen hoteleko jabearekin eta azokagileekin elkartuko da proiektuaren nondik norakoak azaldu eta lanen inguruko zehaztapenak emateko.
Bileretan parte hartzeko aurrez eman behar da izena eta gaur da azken eguna. Udaten eman behar da udate@tolosa.eus helbidera idatzita, edota 010 eta 943 65 44 66 telefono zenbakietara deituta
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?