Apirilaren 15a bitarte egongo da zabalik 2021ko Zirkulazio Zerga ordaintzeko borondatezko epea. Zerga helbideratuta dutenei zuzenean kobratuko zaie, bankutik. Helbideratuta ez dutenek, aldiz, martxoaren 26ra bitarte dute zerga helbideratzeko aukera. Informazio gehiagorako eta zalantzak argitzeko, www.tolosa.eus webgunean edo 943 697 458 telefonoan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?