Tolosa CF-ko 18 urtez azpiko atleten emaitza bikainak Espainiakoan

Tolosaldeko Ataria 2021ko mar. 17a, 16:55
Ane Martin, Ibone Ezeizabarrena eta Manex Civico.

Ane Martin, Ibone Ezeizabarrena eta Manex Civico izan dira parte hartu duten atletak.

Tolosa CF taldeko Ane Martin, Ibone Ezeizabarrena eta Manex Civico atletek parte hartu dute asteburu honetan 18 urtez azpiko pista estaliko Espainiako Txapelketan, Bartzelonan, emaitza bikainak lortuz.

Ane Martinek seigarren postua lortu zuen 1.500 metroko proban, eta 4.50eko denborarekin bere marka pertsonala hobetu du. Proba berean Ibone Ezeizebarrena zazpigarren sailkatu da. «Bai finalerdietan zein finalean oso ausarta izan da eta denaren bila joan da lasterketa buru jarriz bira askotan. Arriskatu egin da eta bukaeran hustu egin den arren, hori da txapelketa batean erakutsi behar den jarrera», zehaztu dute klubetik.

Manex Civicok 3.000 metroko proban parte hartu zuen eta maila izugarriko lasterketa batean hamargarren postua lortu du. Bide batez bere marka pertsonala hobetu du, 8.52 eginez. Txapelketa horrekin pista estaliko denboraldia bukatu dute hiru atletek.

Asteburuan ere, Hodei Caballero Tolosa CF-ko atletak Murtzian jokatu den martxako kriteriumean parte hartu du, eta bertan bere mailako seigarren postua lortu du 10 kilometroko distantzian. Bere marka pertsonaletik gertu geratu da, 47.19ko denbora eginez.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!