Imanol Rojok 69. eta 63. egin du Munduko Kopako azken bi probetan

Ataria 2021eko martxoaren 17a

Munduko Txapelketa izugarri on bat bukatu eta astebetera, Imanol Rojo iraupen eskiatzaile tolosarrak Munduko Kopako bi probatan parte hartu du, Suitzan, Engidanen.

Estilo klasikoko 15 kilometroko proban 69. izan zen larunbatean, eta hurrengo egunean 63. postuan amaitu zuen, estilo libreko 50 kilometroko jazarpen proban. «Asteburu gogorra» izan dela azaldu du Rojok, eta Munduko Txapelketatik ez zela nahi bezain ondo berreskuratu. Proba horiekin denboraldi honetako Munduko Kopari amaiera eman dio tolosarrak.

Martxoaren 26tik 28ra izango da iraupen eskiko Espainiako Txapelketa, Belaguako pistetan, eta bertan lehiatzeko asmoa du Rojok, denboraldiari amaiera emateko. Hainbat Espainiako Txapelketa ditu irabazita Rojok, eta, eskiatzaile tolosarra izango da faboritoa parte hartzen duen probetan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!