Gazteak txapeldun, nagusiak txapeldunorde

Ataria 2021eko martxoaren 16a

Tolosako Amiano-Albeniz bikotea irabazle.

Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako lehen bi finalak jokatu ziren igandean, Amezketan, eta Tolosak bietan ordezkaritza zuen.

Ezin izan zuten, ordea, bietan irabazi. Jubenilen lehen mailakoan jantzi zuten txapela: Tolosa 2 osatzen zuten Amiano-Albeniz bikoteak 22-11 irabazi zion Lapke 1eko Zubizarreta-Telleria bikoteari. Nagusien ohorezko mailako finala, berriz, Tolosak galdu egin zuen. Tartaloetxe klubeko Azketa-Elizegi bikoteak 22-9 irabazi zion Labaka-Telletxea bikoteari.

Tolosako Telletxea eta Labaka (eskuinean), txapeldunorde Gipuzkoako Txapelketan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!