Urrezko Kalabazak banatu dituzte

Imanol Garcia Landa 2021eko martxoaren 13a

Ahoz Aho Jaialdiko sari bana 21 1615651476675
Ahoz Aho Jaialdiko sari bana 1 1615651461450
Ahoz Aho Jaialdiko sari bana 2 1615651462381
Ahoz Aho Jaialdiko sari bana 3 1615651463025
Ahoz Aho Jaialdiko sari bana 4 1615651463648
Ahoz Aho Jaialdiko sari bana 5 1615651464379
Ahoz Aho Jaialdiko sari bana 6 1615651465179
Ahoz Aho Jaialdiko sari bana 7 1615651466033
Ahoz Aho Jaialdiko sari bana 8 1615651466804
Ahoz Aho Jaialdiko sari bana 9 1615651467572
Ahoz Aho Jaialdiko sari bana 10 1615651468288
Ahoz Aho Jaialdiko sari bana 11 1615651469053
Ahoz Aho Jaialdiko sari bana 12 1615651469714
Ahoz Aho Jaialdiko sari bana 13 1615651470489
Ahoz Aho Jaialdiko sari bana 14 1615651471301
Ahoz Aho Jaialdiko sari bana 15 1615651471998
Ahoz Aho Jaialdiko sari bana 16 1615651472906
Ahoz Aho Jaialdiko sari bana 17 1615651473676
Ahoz Aho Jaialdiko sari bana 18 1615651474393
Ahoz Aho Jaialdiko sari bana 19 1615651475122
Ahoz Aho Jaialdiko sari bana 20 1615651475987

Ahoz Aho Jaialdiari amaiera eman diote gaur, hiru Urrezko Kalabaza banatuz. Itziar Zubizarreta, Kattalin Salaberry eta Antton Irusta izan dira omenduak.

Antton Irustak ezin izan du bertan egon eta bere ordez Itziar Rekaldek jaso du, azalduz ahal den azkarren eramango diola bere etxera. "Aurretik jaso izan ditut hemen sariak eta oso emozionatuta nengoen, eta niretzako ohore handia da Anttonen sari hau jasotzea berari eramateko. Ni hasi nintzenean, Antton izan nuen maisu eta erreferente moduan", esan du Rekaldek. Saria Iñaki Carretero narratzailearen eskutik jaso du.

Galtzagorri elkarteko Itziar Zubizarreta izan da sarituetako bat, eta saria Intujai Teatroko kidea den Bea Larrañagak eman dio. "Poz handia hartu dut saria jasotzerakoan", esan du Zubizarretak. "Inoiz ez da lana egiten sari bat jasotzeko, baina lana egin eta gainera sari bat ematen dizutenean poz handia hartzen da. Lehenengo aldia da Ahoz Aho Jaialdiaren berri izan dudana, eta sorpresa izan da sari hau jasotzea eta ikustea antolatzen duten guztia". Ahozkotasuna "ahizpa pobrea" dela gaineratu du: "Inork kontutan izaten ez duena, eta kontutan izaten dutenek ere arrazionalizatu nahi duten gauza bat da, eta ahozkotasunak badu bat-batekotasun bat eta arauez kanpo dagoen zerbait da, eta nire ustez izugarri baloratu behar dugu".

Kattalin Salaberryk jaso du beste sarietako bat, hainbat urtetan Iparraldean antzerkigintza bultzatzen ari dena. Amarotz auzo elkarteko kidea den Marian Urruzolaren eskutik jaso du. Salaberryk Jokin Irungarayrekin elkarbanatu du saria. "Niretzat sorpresa handia izan da sari hau jasotzea", esan du Salaberryk. "Bestalde, emozio handia izan da. Ezagupen bat ukaitea besteen aitzinean ohore bat da". Jokin Irungarayrekin batera Ahoz Aho Jaialdian emanaldiak eskaini ditu Salaberryk aurten.

Sari banaketa Tolosako Amarozko auzo etxean egin da. Aurretik, Ruben Martinez narratzailearen kontakizuna entzuteko aukera izan dute ekitaldira joan direnek. Eta sariak banatu ondoren, Amaia Agirre eta Bixente Gorostidi bertsolarien saioa izan da.

"Zapore oso ona ahoan"

Aurtengo jaialdia bukatu berritan, Intujai Teatroko kidea eta antolakuntzan aritzen den May Gorostiagak azaldu duenez, "zapore oso ona dugu ahoan oraindik. Publikoa gosez etorri da emanaldietara, eta horrek esan nahi du kultura gosea dagoela, gauzak ikusi nahi ditugula, parte hartu nahi dugula. Bestalde, erakundeek apustu bat egin dute errazak ez diren garai hauetan. Eta artistak oso eskuzabalak izan dira, eta izugarria izan da nola inplikatu diren lehen momentutik jaialdia aurrera eramateko. Beraz, oso pozik gaude, eta ez dugu inoiz ahaztuko aurtengo edizioa".

Iazkoan, bi emanaldi egin eta gero bertan behera geratu zen jaialdia, konfinamendua hasi baitzen. Ondoren, Ipuinak ez dira geldituko kanpaina sortu zuten, eta tartean izan zen TOLOSALDEKO ATARIA. "Baina jaialdia ospatu nahi genuen, eta azaroan berreskuratu genuen %80an. Gero, urtarrilean, aurtengoa antolatzea erabaki genuenean, indar guztiekin egin genuen", esan du Gorostiagak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!