Auto batek matxura izan du eta su hartu du, N-1 errepideko 433 kilometroan, Tolosan, Irungo norabidean. Errepidea itxita egon da, eta hiru kilometroko auto ilarak ere sortu dira, baina dagoeneko auto pilaketarik ez dago, eta puntu horretan trafikoaren egoera normala dela azaldu dute Ertzaintzatik.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?