Amarozko KZgunea zabalik da berriro

Ataria 2021ko mar. 12a, 17:59

Astearteetan eta ostegunetan egongo da zabalik, 18:30etik 20:00etara, Auzoetxe berrituan.

Amarotz auzoko KZgunea berriro ere zabalik dago, Auzoetxe berrituan, eta astearteetan eta ostegunetan, 18:30etik 20:00etara, izango da bertaratzeko aukera.

Tolosako Udalak ipini ditu KZguneko altzariak, eta EJIEk, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak, jarri du ekipamendu informatikoa. Tolosako Udaletik esan dutenez, Amarozko elkarteekin lankidetzan zabaldu dute zentroa. 

Irekita egongo den ordutegian, boluntario bat egongo da, eta Amarotzeko auzotarrez gain, beste edonork ere gerturatu ahalko du. "Helburua da herritarrekin elkarlanean guneari ahalik eta erabilera anitzena ematea, herritarren beharretara egokituz", esan dute.

KZguneak formakuntza eskaintza zabala duela gogoratu dute: "60 ikastarotik gora eskaintzen ditu, gehienak segurtasunari eta enplegua bilatzeari buruzkoak eta baita sare sozialen eta tresna informatikoen ingurukoak ere". Ikastaro batzuk aurrez aurrekoak dira, eta beste batzuk, berriz, telematikoak. Hitzaldiak eta bideo tutoretzak ere eskaintzen ditu. Informazio gehiago nahi duenak 945 062 555 telefono zenbakira deitu dezake, edo bestela,  tutor.tolosa.amaroz@kzgunea.net helbide elektronikora idatzi.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!