BERTSOA

Joku arauak justiziz birfundatu beharko dira

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Zulaika 'Poto' 2021eko martxoaren 12a

Doinua: Habanera.

Ase_ezina_ezin da ase

Begira diruai tira

Kontinente ta pertsonak

Merkatu produktu gira

Eta pandemia dator

Mundu zarraren erdira

Kapitala kontzentratu

zaigu betiko tokira

Aberatsa_aberatsago

Zor publikoai begira

Negozio txiki askok

Badaki zer den kupida

Kalteordainak iritsi

Fakturazio neurrira

Joku arauak justiziz

Birfundatu beharko dira.

 

TESTUINGURUA

Munduko hamar pertsona aberatsenek pandemian lortutako irabaziekin, ekidin liteke birusak eragindako munduko biztanleen pobrezia, eta guztiontzako txertoa ordaintzeko beste, iritsiko litzaieke gainera. (Informazioaren iturria: BBC).

Bestalde, Oxfam elkartearen beste txosten baten arabera, pandemiaren ondorioz herrialde txiroei laguntzak jaitsiko zaizkie eta honek ekarriko du munduan eguneko 12.000 hildako izatea gosearen eraginez; COVID-19ak bere mailarik gorenean utzitako eguneko 10.000 hildako horiek gailenduko lirateke beraz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!