Emakumeen egunaren harira Ikasle Abertzaleak kalera atera da

Ataria 2021eko martxoaren 9a

Martxoaren 8an, atzoko egunez, bi hitzaldi eskaini zituen Ikasle Abertzaleak Tolosan, eta tartean, kontzentrazioa egin zuten "emakume langileon interesen defentsan, ikasleok antolatu!" lemapean.

Atzo goizean zehar Tolosako kaleetan izan ziren Ikasle Abertzaleak. Bi hitzaldi antolatu zituzten genero problematikak gaur egun hartzen dituen formen inguruan. Lehenik, Herrikide eta Orixeko ikasleei zuzendua izan zen hitzaldia, eta gero Laskoraingo ikasleen txanda izan zen.

Tolosaldeko Itaiako bi emakumek eman zuten hitzaldia. "Historian zehar aurrerapauso batzuk eman dira genero zapalkuntzari dagokionez, baina aurrerapauso horiek ez dute suposatu genero zapalkuntzaren gaindipena, baizik eta honen forma berrien adoptazioa", azaldu dute. Bereziki harremanak egiteko formez, bizi ohiturez, eta sare sozialez aritu zirela zehaztu dute.

Bi hitzaldien artean, kontzentrazioa egin zuten emakume langileon interesen defentsan, ikasleok antolatu! lemapean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!