Maria Felisa Okomo, irabazle 20 urtez azpiko Espainiako Txapelketan

Ataria 2021eko martxoaren 8a

Maria Felisa Okomo, irabazle 6 1615226368332
Maria Felisa Okomo, irabazle 1 1615226366512
Maria Felisa Okomo, irabazle 2 1615226367262
Maria Felisa Okomo, irabazle 3 1615226367537
Maria Felisa Okomo, irabazle 4 1615226367809
Maria Felisa Okomo, irabazle 5 1615226368054
Maria Felisa Okomo, irabazle 7 1615226368642
Maria Felisa Okomo, irabazle 8 1615226368883
Maria Felisa Okomo, irabazle 9 1615226369113
Maria Felisa Okomo, irabazle 10 1615226369412
Maria Felisa Okomo, irabazle 11 1615226369657
Maria Felisa Okomo, irabazle 12 1615226369904
Maria Felisa Okomo, irabazle 13 1615226370308
Maria Felisa Okomo, irabazle 14 1615226370562
Maria Felisa Okomo, irabazle 15 1615226370816
Maria Felisa Okomo, irabazle 16 1615226371033
None
None

Pisu jaurtiketan lortu du urrezko domina Okomok. Berarekin batera, Tolosa CF-ko beste bi atleta izan dira txapelketan: Joseba Larrauri eta Nora Ituarte.

Okomok 13,35 metrorekin lortu zuen lehen postua, eta modu horretan "negu zoragarri" bati amaiera eman dio, azaldu dute klubetik. Joseba Larrauri 200 metrotan 6. izan zen aurtengo markatik gertu ibiliaz 22,38rekin. Nora Ituartek ere negu ederra egin du eta horren erakusgarri bi probatan sailkatu izana txapelketarako. 60 metrotan oso ondo atera eta gero, 20-30. metroan estropuz egin eta aukera guztiak galdu zituen finalera igarotzeko. 200 metrotan ere sailkatu zen ibartarra, baino kasu horretan Antequerako pistako 3. kale itxiak marka ona egitea zaildu zion. Halere 26 segundotik behera egitea lortu du berriro ere 25,80rekin. "Negu bikaina dudarik gabe Norarentzat", esan dute klubetik.
 
17 domina Euskadiko Txapelketetan
 
Aurreko asteburuan 16, 18 eta 20 urtez azpiko Euskadiko Txapelketak jokatu ziren, pista estalian, eta Tolosa CF-ko atletek 17 domina lortu zituzten.
 
Urrezko dominei dagokionez, zortzi izan ziren lortutakoak: Maria Felisa Okomok pisu jaurtiketan egin zuen, 13,44 metrorekin Euskadiko 20 urtez azpiko errekorra eginez; Teresa Ibarbiak 1.500 metrotan lortu zuen, 5.10eko markarekin; Nora Ituartek 60 metrotan, 7,75rekin; Irati Azpilgainek ere 60 metrotan, 7,85rekin; Saioa Carranzak luzera jauzian, 4,82ko markarekin; Manex Civicok 3.000 metrotan, 8.57rekin; Ane Martinek ere 3.000 metrotan, 10.46rekin; eta Saioa Rodriguezek ere 3.000 metrotan.
 
Zilarrezko sei domina lortu zituzten: Mikel Irastortzak 60 metro hesietan, 8,66rekin; Ander Aristik 60 metro hesietan ere, 8,88rekin; Irati Urdanozek pisu jaurtiketan, 8,78 metrorekin; Irati Azpilgainek luzera jauzian, 5,04 metrorekin; Nora Ituartek 200 metrotan, 25,40rekin; eta Josena Larraurik ere 200 metrotan, 22,54rekin.
 
Brontzezko dominei dagokionez, hiru lortu zituzten: Naroa Rojok 1.500 metrotan, 5.19rekin; Ander Aristik 200 metrotan, 23,97rekin; eta Jon Turradok jauzi hirukoitzean, 11,60 metrorekin.
 
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!