M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2021

'Txotxongiloak eta emakumeak' bisita gidatua Topic-en

Ataria 2021eko martxoaren 5a

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Topic Txotxongiloen Nazioarteko Zentroak bisita gidatu berezia egingo du martxoaren 6 an eta 7an, txotxongiloen munduko emakumeak nabarmentzeko.

Txotxongiloak eta emakumeak izena jarri diote bisita gidatu bereziari, eta horren bitartez, "txotxongiloen munduan emakume sortzaile, zuzendari, aktore, artista eta titiriteroen ama gisa betetzen duten zeregina ezagutzera ematea" dute helburu. Bisitak martxoaren 6an eta 7an izango dira, 11:30ean euskaraz, eta 12:30ean gaztelaniaz. Gutxienez 4 pertsona eta gehienez 5 pertsonako taldeetan egingo dira, eta bisitaren prezioa 7 euro edo 5 eurokoa izango da (7 euro Topic-eko lagunak, familia ugariak, erretiratuak eta langabetuak, hala egiaztatzen badute). Izena emateko 943 65 04 14 telefono zenbakira deitu beharko da, edo bestela, cit@cittolosa.com helbidera idatzi

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!