2021/03/06 - 2021/03/07 11:30 / 12:30
Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Topic-ek ‘Txotxongiloak eta emakumeak’ izeneko bisita gidatua antolatu du martxoaren 6 eta 7rako, txotxongiloen munduan emakume sortzaile, zuzendari, aktore, artista eta titiriteroen ama gisa betetzen duen zeregina ezagutzera emateko. Bi egunetan, bisitak 11:30ean euskaraz izango dira eta 12:30ean gaztelaniaz. Gutxienez 4 pertsona eta gehienez 5 pertsonako taldeetan egingo da.
Bisitaren prezioa 7 euro edo 5 eurokoa izango da (5 euro TOPICeko lagunak, familia ugariak, erretiratuak eta langabetuak, hala egiaztatzen badute). Izena emateko 943650414 telefonora deitu edo cit@cittolosa.com helbidera idatzi behar da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?