Maria Felisa Okomo zazpigarren, Espainiako Txapelketan

Tolosaldeko Ataria 2021ko ots. 25a, 18:59

Tolosa CF-ko Maria Felisa Okomo atletak asteburuan parte hartu zuen Espainiako Txapelketan, absolutu mailan, eta zazpigarren amaitu zuen pisu jaurtiketan, 13,27 metroko markarekin.

13 metrotik gorako hainbat jaurtiketa eginez «oso lehiaketa orekatua» egin zuela zehaztu dute klubetik. Gainera, bere jaurtiketa onenarekin Euskadiko errekorretik 14 zentimetrora bakarrik geratu zen Okomo.

27 DOMINA GIPUZKOAKOAN

Pasa den larunbatean, Donostiako Belodromoan Gipuzkoako 16, 18 eta 20 urtez azpiko txapelketak izan ziren jokoan, eta Tolosa CF-ko atletek 27 domina lortu zituzten, urrezko eta zilarrezko hamarna, eta brontzezko zazpi eskuratuz.

Urrezko dominak ondorengo atletek lortu zituzten: Naroa Arrospide, Saioa Rodriguez, Jon Turrado, Ane Martin, Irati Azpilgain, Ander Aristi, Unax Odriozola, Joseba Larrauri (bi domina) eta Nora Ituarte. Zilarrezkoak, ondorengoek: Sofia Mendia, June Lopetegi, Saioa Carranza, Eneritz Zeberio, Ibone Ezeizabarrena, June Plazaola, Ander Aristi, Irati Azpilgain, Alain Odriozola eta Nora Ituarte. Brontzezkoak, ondorengoek: Irati Urdanoz, June Lopetegi, Egoi Dorronsoro, Iraide Tejeria, Xabi Martinez de Rituerto, Naroa Uriarte eta Teresa Ibarbia.

Txapelketaz gain, beste mailetako atletentzat ere aukera askeko probak egin ziren, «marka politak» lortu zirelarik, Tolosa CF-tik azaldu dutenez.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!