Dementzia-Bizitzen programari  buruzko hitzaldia

Ataria 2021eko otsailaren 25a

Buru-Bihotzez elkarteak Dementzia-Bizitzen programa abiarazi du etxeetan bizi diren dementziadun pertsonei laguntzeko, eta horren berri emateko hitzaldia eskainiko dute martxoaren 4an, Inmakulada Lanbide Ikastolan.

Dementzia-Bizitzen programaren berri emateko asmoz, hitzaldia antolatu du Buru-Bihotzez elkarteak. Dementzia duten pertsonen familiei, profesionalei edota programan boluntario gisa parte hartu nahi dutenei zuzendutako saioa dela esan du elkarteak. Hitzaldia martxoaren 4an izango da, 18:00etatik 19:30era, Inmakulada Lanbide Ikastolan. Asier Arrizabalaga fisioterapeuta eta Igone Etxeberria EHUko Psikologia fakultateko irakasle eta ikertzailea izango dira hizlariak. Biak dira Desgaitasuna eta Zahartzaroa taldeko koordinatzaileak. 40 pertsonek jarraitu ahal izango dute hitzaldia Inmakuladan bertan, baina streaming bidez eskainiko dute ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!