Martxoaren 31 arte erabili daitezke ostalaritza-bonuak

Ataria 2021eko otsailaren 19a

Kafetegi, jatetxe eta tabernetan kontsumitzeko ostalaritza-bonuak erosi zituzten herritarrek oraindik ere horiek erabiltzeko aukera dute.

Osasun krisia hasi zen unetik, honek utzi dituen eta uzten ari den ondorio ekonomikoei aurre egiteko hainbat neurri hartu ditu Tolosako Udalak. Horietako bat izan da Suspertu Tolosa kanpainaren barruan martxan jarritako bonuen kanpaina. Guztira bi kanpaina egin dira orain artean, lehena, merkataritza eta zerbitzuen sektorera bideratutakoa, abenduan amaitu zena, eta bigarrena, ostalaritza, kafetegi eta jatetxeetara bideratutakoa.

Bigarren bonuen kanpaina martxan jarri zenetik, gorabeherak izan ditu, egoeraren bilakaeraren ondorioz, eta sektorearen behartutako itxierak medio. Arrazoi horregatik, bonuak erabiltzeko epea luzatu egin zuen udalak eta beraz, oraindik ere ostalaritza bonuak dituzten herritarrek martxoaren 31a arte erabili ahal izango dituzte.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!