Nerea Eizagirre, Espainiako selekzio absolutuarekin

Ataria 2021eko otsailaren 16a

Espainiako selekzio absolutuak, ostegunean eta asteartean Azerbaijanen eta Poloniaren aurka jokatuko dituen 2022ko Ingalaterrako Eurokoparako sailkapen faseko partidetarako hautatua izan da futbolari tolosarra.

Hona hemen bi partiden ordutegiak:

  • Otsailak 18, osteguna, 20:00 (bertako ordua), Azerbaijan vs. Espainia, Bakuko ASK Arena estadioan.
  • Otsailak 23, asteartea, 19:00, Espainia vs. Polonia, Madrilgo Las Rozas instalakuntzetan.

Bestetik, Izarne Sarasola ibartarrak 19 urtez azpiko selekzioaren deia jaso du, hilaren 15etik 19ra Marbellan egingo diren entrenamenduetarako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!