Galtzaundi 30 urte

Inauterietako kontzertu berezia Leidorren

Leyre Carrasco 2021eko otsailaren 14a

Galtzaundik ekitaldi kulturala antolatu du inauterien bueltan, bere izenari men eginez eta 30. urteurrena aprobetxatuz.

Aurtengo inauteriak ez dira ospatu, baina bere kantuak nagusi izan dira gaurko zaldunita egun berezian. Izan ere, Galtzaundi Euskara Taldeak ekitaldi kulturala antolatu du, bere 30. urteurrena aprobetxatuz eta inauterietako musikan euskarak duen garrantzia azpimarratuz. Osasun egoeraren ondorioz festak betiko moduan ospatzea posible izan ez bada ere, inauterietako kantuekin osatutako kontzertua eskaini dute Leidorren, Galtzaundi, 30 urte izenpean.

Et Incarnatus orkestrak eman du kontzertua, Miguel Zeberiok, orkestrako zuzendariak gidatuta. Bertan, hainbat musikari eta kantari ezagunen kolaborazio ugari ere izan dira. Haien artea aritu dira kantuan Leire Berasaluze, Kristina Aranzabe, Xabier Ormazabal eta Ana Otxoa; musika alorretik Xabier Berasaluze ‘Leturia’ pandero-jolea, Gorka Benitez saxofoi-jolea eta Incansables txarangak parte hartu du orkestrarekin batera.

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!