'Paskualsoro' herri kirolari ohia hil da

Ataria 2021eko otsailaren 13a

2010eko argazkia.

Idi apustuetan ibili ondoren, segari ekin zion eta gerora, harria jasotzen ere aritu izan zen; 82 urterekin hil zen atzo, Bedaion.

Jaiotzez zarauztarra zen Jose Mari Zulaika, baina ezkonduz geroztik Bedaion bizi izan da. Zarauzko Paskualsoro baserrian jaio zen, 1938an, eta baserriaren izenez izan da ezaguna herri kirol munduan. 18 urterekin, segan ikasteko asmoz, Asteasuko Muttei baserrira joan zen Eleuterio Tapiarengana. Bertan 20 urte pasa zituen. Segalari bezala egin zen ospetsu, eta geroztik, harri jasotzen ere ibili izan zen. Atzo hil zen, 82 urterekin, Bedaion.

2010ean Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzan elkarrizketatu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!