Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Iurreamendi egoitzako hiru egoiliarrek dute COVID-19a une honetan. Aitzitik, kutsatuta zegoen egoiliar batek gaitza gainditu duela adierazi dute.
Orotara, Gipuzkoako adinekoen zentroetan 9 pertsona daude, une honetan, COVID-19arekin kutsatuta, eta lau dira azken egunean gaitza gainditu dutenak, tartean, Tolosako zentroko egoiliarra.