Zortzi domina Tolosa CF-ko atletentzat, pista estaliko Euskadiko Txapelketan

Tolosaldeko Ataria 2021ko ots. 10a, 19:58
Lander Gil eta Julen Martin, pista estaliko Euskadiko Txapelketako 60 metro hesiak probako podiumean.

Absolutu mailan lortu dituzte dominak, urrezko lau, zilarrezko hiru eta brontzezko bat eskuratuz.

Tolosa CF-ko hamazazpi atletak parte hartu zuten pista estaliko absolutu mailako Euskadiko Txapelketan, orain bi asteburu. Guztira zortzi domina lortu zituzten, horietatik lau urrezkoak, hiru zilarrezkoak eta bat brontzezkoa.

Joseba Olaetxeak lortu zuen urrezko dominetako bat, 1.500 metrotan, 4.01,50 denborarekin marka pertsonala eginez. Paula de Juanek 200 metrotan lortu zuen urrea, 25,85 eginez eta marka pertsonala lortuz. Ander Urangak 200 metrotan irabazi zuen, 21,86ko markarekin. Laugarren urrea Julen Martinek lortu zuen, 60 metro hesietan, 8,59 eginez eta marka pertsonala lortuz.

Zilarrezko dominetako bat 60 metro hesietan izan zen, Lander Gilek lortua, 8,90 denborarekin. Izaro Perurenak lortu zuen beste zilarrezko domina, 800 metrotan, 2.17,23 denborarekin marka pertsonala eginez. Hirugarren zilarrezkoa, Maialen Muñozek lortu zuen, 3.000 metrotan, 10.15,87rekin klubeko errekorra lortuz. Brontzezko domina Eunate Martinez de Rituertok lortu zuen, altuera jauzian, 1,64 metrorekin.

Parte hartu zuten beste atletek ere emaitza nabarmenak lortu zituzten. Ainhoa Gibelalde laugarren izan zen 60 metro hesietan, 9,00rekin marka pertsonala eginez. Ibone Ezeizabarrena bosgarren izan zen 1.500 metrotan, 4.46,27rekin marka pertsonala eginez. Jon Ander Aurkiak 400 metrotan 50,95 egin zuen, marka pertsonala lortuz. 400 metrotan ere Ainara Lakuntzak marka pertsonala egin zuen, 1.01,93 eginez. Proba berean Maddi Perurenak 1.03,78ko denbora egin zuen.

Nora Ituartek 60 metrotan parte hartu zuen, 7,88 eginez. Proba berean, Joseba Larraurik 7,39 egin zuen. Iker Martinez 800 metrotan lehiatu zen, 2.04,56ko denbora lortuz. Unai Hernandezek 1.500 metrotan parte hartu zuen, 4.20,29ko denbora eginez.

OKOMO, ESPAINIAKO KOPAN

Asteburuan, Bartzelonako Sant Jordi pabiloian egin da Espainiako Kopa, pista estaliko kluben arteko lehiaketarik garrantzitsuena. Bertan parte hartu du Atletico San Sebastian klubak, eta Maria Felisa Okomo Tolosa CF-ko atleta beraiekin lehiatu da, Tolosako klubak Donostiakoarekin lotura baitu. Pisu jaurtiketan lehiatu da Okomo, eta bosgarren postua lortu du, 12,90 metroko jaurtiketarekin.

GIPUZKOAKOA, ERDI JOKATUTA

Pista estaliko absolutu mailako Gipuzkoako Txapelketak bi jardunaldi izan behar zituen, baina lehenengoa bakarrik izan zen balekoa, urtarrilaren 23koa. Asteburu honetan zen jokatzekoa bigarren jardunaldia, baina Donostia eremu gorrian zegoenez, ezin izan zen ofizialki Gipuzkoako Txapelketa egin, neurri horrekin Gipuzkoako Federazioak ez baitu eskumenik txapelketak antolatzeko. Hori horrela, aukera askeko proba moduan parte hartu ahal izan zuten atletek, Euskadiko Federazioa antolatzaile moduan arituz.

Bai Gipuzkoako Txapelketaren lehen jardunaldian zein aukera askeko probetan, Tolosa CF-ko atleta ugarik parte hartu dute, zehazki 70tik gora lehen jardunaldian. Izaro Perurenak zilarrezko domina lortu zuen lehen jardunaldi horretan 1.500 metrotan, 4.41eko denbora eginez.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!