Uholdeak ekiditeko lanen idazte-lana lizitatu dute

Ataria 2021eko otsailaren 10a

URA agentziak Tolosako herrigunean uholdeei aurre egiteko lanen proiektuaren idazte-lana lizitatu berri du.

Oria ibaiak ez du ahalmenik Tolosa herrigunean ur goraldiei aurre egiteko eta horrek uholdeak eragiten ditu ur asko dagoen sasoietan. Egoera irauli ahal izateko URA agentziak uholdeei aurre egiteko lanen proiektua idazteko kontratua lizitatu du. 118.950 euroko aurrekontua dute lanek eta 8 hilabeteko epea eman dute egikaritzeko.

Azterlan hidrauliko batean oinarritutako beren eraikuntza proiektu osoa da aurkeztu beharko dena, fluxu-sekzioa handitzeko eta egungo estugunea saihesteko. Uholdeei aurre egiteko ibaiaren ibilgua zabaldu nahi dute etxebizitzek, industriak edo bestelako azpiegiturek eragindako estutzea saihesteko. Era berean, lanek udalerrian hirigintzaren garapen segurua ahalbidetuko dutela esan du agentziak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!