OLERKIA

Itzuliko naun

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Linazasoro 2021eko otsailaren 13a

Itzuliko naun,

hire gorputzean utzi ninan mundua,

osorik hezurretan biluzik,

ahantzia, ikaratua,

eta ez zakinat jada ogirik egiten;

zainak elurrak hartu zitinan,

iruntzitik jo nain heiagorak

eta erlojuen kondena beltzak,

eta esan ez den guztiak,

bide ilunetako lertxunek

elkarren kontra jartzen gaitizten,

bularrez bular eguzkitara.

Itzuliko naun,

hire munduan utzi ninan gorputza,

eta txoritan nabilen sorgortua,

umezurtz piztien besoetan,

zutaz galdezka azarorik gabe,

zor bat dizudala opari,

naizen minaren alegoria.

Itzuliko naun, maite,

ibaiak gain hartu zion leialtasunari,

hire izerdia galdu dinat bidean,

hire mitxoleten erlantza,

eta ez banatorren gaurko,

ez banagok etzi hire haginetan,

irten hadi kamiora gatzez beterik,

galde ezan nitaz bekatu denen emetasunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!