BABESTUTAKO EDUKIA

Itacare

Erabiltzailearen aurpegia Mira Bidaiak 2021ko ots. 8a, 10:58

Tolosatik begiratuta, ikus dezakegu bizilagun asko euren jaioterrira itzultzen ari direla, beraien familiarekin egun batzuk igarotzera, euren goxotasunez indartzeko.

Gaurkoan, egoera hori aprobetxatuta, lagun batekin Brasilera joango gara, Salvador de Bahia ezagutzera joango gara.

Ozeano Atlantikoaren eta Baso Tropikalaren berdearen artean, Salvador de Bahiako hegoaldean dagoen Itacare herri txikiak hondartza tropikal zoragarriak eskaintzen ditu.

Gure kasuan, Salvador de Bahiatik autobus bat hartu genuen, eta bidean tokiko jendea igo zen. Gauez iritsi ginen, eta harrituta gelditu ginen bertan zegoen giro onarekin. Besteak beste, bertakoak hondartzan capoeira dantzatzen ikusi genituen.

Itacareko gau zoriontsuak bertako jendea eta bisitariak biltzen ditu, forroaren (eskualdeko musika tipikoa), reggae, hip hop eta rock nazionalaren erritmoan dantzatuz caipirinha bat hartzen Coroinha hondartzan edo Pitubako kale nagusian.

Surflariak izan ziren hondartzarik ederrenak aurkitu zituzten lehen bisitariak, ordura arte sarbide zailagotik ezkutatuta zegoen txoko magiko hau. Zirkuitu turistikoetatik kanpo gelditzen da, eta horrek bere xarma ematen dio.

Bertako jendea kakaoaren produkziotik bizi da, bertako arrantza ugaria da eta itsasotik iritsi berri den arrantzaleari zuzenean erosten zaizkion arrainak; eta itsaskiak ere eskaintzen dituzte egunero.

Joan zaitezte Espaco Brasil jatetxera, ez zarete damutuko!

 

VERONICA BALDA, ENARA ETXEBERRIA MYRIAM GURRUTXAGA

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!