UNIMAren historiari buruzko erakusketa Topic-en ikusgai

Leyre Carrasco 2021eko urtarrilaren 31

UNIMAren historiari buruzko  1 1612092698176
UNIMAren historiari buruzko  2 1612092699254
UNIMAren historiari buruzko  3 1612092700073
UNIMAren historiari buruzko  4 1612092700756
UNIMAren historiari buruzko  5 1612092701575
UNIMAren historiari buruzko  6 1612092702317
UNIMAren historiari buruzko  7 1612092703009
UNIMAren historiari buruzko  8 1612092703824
UNIMAren historiari buruzko  9 1612092704742
UNIMAren historiari buruzko  10 1612092705620
UNIMAren historiari buruzko  11 1612092706634
UNIMAren historiari buruzko  12 1612092707343
UNIMAren historiari buruzko  13 1612092708306
UNIMAren historiari buruzko  14 1612092709179
UNIMAren historiari buruzko  15 1612092710388
UNIMAren historiari buruzko  16 1612092711180
UNIMAren historiari buruzko  17 1612092711917
UNIMAren historiari buruzko  18 1612092712715
UNIMAren historiari buruzko  19 1612092713437

Erakusketa teknika desberdinez sortutako 75 txotxongilok osatzen dute, baita munduko antzerki-elkarte zaharrenaren ibilbidea aztertzen duten sei ikus-entzunezko eta erakundearen eta munduko biltzarren jatorrizko kartel-bildumak ere.

Gizonak, emakumeak eta txontxongiloak. UNIMA: txontxongiloarentzako etorkizun amankomun bat sinestuz eta sortuz izena duen txontxongiloen aldi baterako erakusketa egongo da ikusgai maiatzaren 30era arte Tolosako Topic museoan. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, teknika desberdinez sortutako 75 txontxongilo erakutsi dira. Hain zuzen, hasierako sortzaile, eraberritzaile eta UNIMAko txontxongilolari ospetsuenetako batzuenak.

Erakusketa lau atalez osatuta dagoela azaldu du Maria San Sebastianek, Topic museoko arduradunak. Beraz, bertara gerturatzen direnek ere erakusketa osatzen eta aberasten duten sei ikus-entzunezko pieza ikusi ahal izango dituzte. Horrez gain, 1969tik erakundearen eta munduko biltzarren jatorrizko kartel-bilduma ere aurkituko dutela jakinarazi du San Sebastianek.

UNIMAren gurasoak

Erakusketako lehen txontxongilo-taldea UNIMAren historian "berebiziko garrantzia" duten pertsonaiek osatzen dute, eta txontxongilo munduko "aintzindariak" direla azaldu du San Sebastianek, erakusketan dauden pieza "zaharrenak" baitira. Bertan, Vitorio Pottecra eta Maria Signorelli, txontxongilolari italiarren piezak agertzen direla nabarmendu du: "Signorelli, UNIMA munduaren barruan pedagogia enfokatu zuen lehen emakumeetako bat izan zen". Beraz, bertan txontxongilarien munduko alderdi ugari iruditzen dira, hala nola; komopolita, abangoardista, klasiko modernoak eta UNIMAko emakume garrantzitsuenen txontxongilo adierazgarriak, besteak beste.

Lehen taldeko izendatzaile komunek musikaren munduari, urrutiko kulturarekiko lilurari eta txontxongiloaren tradizioko pertsonaien berrinterpretazioari buruzko aipamenak egiten dituzte. Sarritan txontxongiloak dira, zeinek lotura estua duten sortzaileekin, eta haiekin denbora luzean jardun den; hala hurrengo belaunaldientzako erreferentzia-puntu bihurtzen dira.

UNIMAk kontinenteak eta kulturak batzen ditu

Bigarren talde honetan, kotinenteen arteko dimentsioa da nagusi, eta omenaldia egiten die UNIMA Europatik kanpo hedatzeko zeregin bereziki esanguratsua izan duten zenbait pertsonari. Bertan azaltzen diren txontxongiloak, une handietan edo nazioarteko biretan aritu zirela azaldu du San Sebastianek, eta teknika desberdinak trukatzeko eta kultura desberdinak elkartzeko sortu ziren.

Asmakizunak eta berrasmakizunak

Hirugarren atala abangoardia mugimendura eskainita dagoela adierazi du San Sebastianek: "Bere garaian abangoardia bultzatu nahi izan zuten txontxongilolari eta artisten aldeko atala izango zan". Izan ere, txontxongilolariek beren arterako bide berriak bilatu zituzten XIX. mendearen hasieran, eta XX.mendean berriz, mugimendu abangoardistak sortutako ikuspegi iraultzaileei esker, areagotu egin ziren arte moten arteko trukeak. Arau berriak sortu zituzten, eta atal hau horren "isla" dela azaldu du.

Etorkizuna

Azken atalarekin txontxongilo munduaren etorkizunarekin zer gertatuko den, eta momentuz eraikitzen ari diren bidea erakutsi nahi dela adierazi du San Sebastianek: "Hemendik aurrera zer etorriko zaigun islatu nahi dugu". Horregatik, ikus-entzunezko hainbat piezak osatzen dute azken atala, eta horien artean daude kaleidoskopioa.

Bizi dugun egoeraren ondorioz, jende askok erakusketara ezin izan duela gerturatu azaldu du San Sebastianek, eta horregatik, ahalik eta "gehien" zabaltzen ari direla jakinarazi du. Hala ere, "pozik" daude "pandemiak ez zuen erakusketa Sevillan antolatzen utzi, eta Tolosan berriz, lortu dugu". Beraz, egoerak erakusketa ikusgai egoten jarraitzen uzten badu, Tolosatik Italiara eta Portugalera joango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!