Bizikleta martxa, ingurumen arazoez ohartarazteko

Ataria 2021eko urtarrilaren 30a

U30 Aldaketaldia bizikleta m 1 1612007006591
U30 Aldaketaldia bizikleta m 2 1612007007563
U30 Aldaketaldia bizikleta m 3 1612007008217
U30 Aldaketaldia bizikleta m 4 1612007009231
U30 Aldaketaldia bizikleta m 5 1612007010069
U30 Aldaketaldia bizikleta m 6 1612007010829
U30 Aldaketaldia bizikleta m 7 1612007011647
U30 Aldaketaldia bizikleta m 8 1612007012356
U30 Aldaketaldia bizikleta m 9 1612007013122
U30 Aldaketaldia bizikleta m 10 1612007013844
U30 Aldaketaldia bizikleta m 11 1612007014646
U30 Aldaketaldia bizikleta m 12 1612007015360
U30 Aldaketaldia bizikleta m 13 1612007016253
U30 Aldaketaldia bizikleta m 14 1612007017001

U30 Aldaketaldiarekin bat eginez, herritar talde batek bizikleta martxa egin du Tolosatik, larrialdi klimatikoa salatu eta Zaldibarko hondamendia gogora ekartzeko.

Larreko Mahaiak bultzatuta, Gipuzkoan hainbat ekitaldi egiten ari dira egunotan, larrialdi klimatikoaren aurrean aldaketa beharrezkoa dela aldarrikatzeko. Tolosan, bizikleta martxa egin dute, hainbat mezu zabaltzeko. Jon Irastortza parte hartzaileak azaldu duenez, "daukagun pandemia hau krisi ekologiko batetik dator. Eta gaindituta dagoen eredu baten aurka ari gara, non dena porlanaz betetzen dugun, dena zikintzen dugun eta energetikoki ere erabat menpeko garen. Ekologiaren aldeko kontzientzia zabaldu nahi dugu".

Tolosatik itzulia egin dute, hainbat puntutatik pasatuz. "Ibilbide gidatu moduko bat egingo dugu. AHTa izango dugu hizpide, batetik. Iurreamendin baratza komunitarioak ikusiko ditugu. San Blasen garai batean zabortegia egon zela-eta, hortik ere pasako gara. Bestetik, Carrefour-etik ere pasa nahi dugu, elikadura eredua salatzeko", zehaztu du Irastortzak.

Gaur arratsaldean, U30 Aldaketaldia egitasmoaren mobilizazio nagusiena egingo da Donostian. 17:00etan abiatuko da Gladys Enea parketik eta Bulebarrera arteko ibilbidea osatuko dute. Beste herrietatik joateko aukera dagoela azaldu dute antolatzaileek.

Aurrera begira bi hitzaldi antolatu dituzte Tolosako kultur etxean. Horietako bat astelehenean izango da, otsailak 1, 18:30ean, Gorka Egiak emango duena kontsumo ohituren inguruan. Bestea, ostiralean, otsailak 5, Xabier Zubialdek emango duena, energia gaietan lanketa sozialaren alorrari buruzkoa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!