Elkartasun Astean gaude

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea LHII 2021eko urtarrilaren 26a

Tolosaldea Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan Elkartasun Astea dugu. TKnika zentroarekin dugun elkarlanari esker Balioak 4.0 proiektua ari gara garatzen, ikasleek zeharkako gaitasunak landu ditzaten. 

Elkartasun Astearen barruan gaur, asteazkena, odol emate eguna dugu. Berrikuntza gisa aurten  Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin elkarlanean elikagai bilketa egiten ari gara zentroan eta Hiritarren Harrera Sarearekin ere koordinatu gara motxila eta bidaia poltsak, bufanda, txano eta eskularruak, gizonezkoentzako beroki eta galtzak, 39tik 45era bitarteko zapata eta botak, mantak eta lo zakuak, galtzerdiak, telefono mugikorrak, bizikletak eta kirol arropa biltzeko. Helburua da, aipatutako elkarteekin lankidetzan aritzeaz gain, ikasleak eta irakasleak kontzientziatzea interdependentziaren garrantziaz, gizartearen funtsezko balio gisa, eta gutxieneko ahalegin batekin lortzen dugun ekarpen ikaragarriaz. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!