BIDEOA

Bertso berriak, politikariei ezarriak

Ataria 2021eko urtarrilaren 25a

Pasa den astean hiru urte igaro ziren, pentsiodunak lehen aldiz mobilizazioekin hasi zirela; gaur ere elkartu dira Tolosan, eta hiru bertso abestu dituzte manifestazioaren ondoren.

Doinua: Habanera

Hortik gure deiadarra

hasi da urratsak ematen

elkar animatu eta

egoerari aurre egiten

dabilen harriak ez du

goroldiorik izaten

eta guk bide beretik

loa behar diegu eten

politikari lapurrei

ta finantzieroak tarten

kaleratze ta estafak

mixeritik ezin irten

arduradunei zigorra

aldatzen ez den bitarten

holaxe pentsatzen degu

Duintasuna elkarten

 

Hainbeste hizketa faltsu

hainbeste adierazpen

gehiegi hitz egin baina

ezer ez dute esaten

beste gastuetarako

ze erraztasun daukaten

eta ze lasaitasunez

disimulatu ohi duten

politikari lapurrei

ta finantzieroak tarten

kaleratze ta estafak

mixeritik ezin irten

arduradunei zigorra

aldatzen ez den bitarten

holaxe pentsatzen degu

Duintasuna elkarten

 

Behin hasi ginen kalera

elkar hartuta joaten

ordutik astelehen franko

pasa dira ziztu baten

gizarte osoaren alde

ari gara lan egiten

etorkizun duin bati

bere bidea ematen

politikari lapurrei

ta finantzieroak tarten

kaleratze ta estafak

mixeritik ezin irten

arduradunei zigorra

aldatzen ez den bitarten

holaxe pentsatzen degu

Duintasuna elkarten

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!