BABESTUTAKO EDUKIA

Erlauntzeko produktuen erreferentziazko gunea

Tolosaldeko Ataria 2021ko urt. 26a, 10:58

Urte berriarekin batera, aurpegi berria du Tolosako BIZZIZ dendak. Bego Altuna amezketarra da orain bertako dendaria. Betiko izaerari eusten dio, erlauntzetik ekoiztutako produktuei esker, baina bada beste aldaketa bat. Bertako produktuaren aldeko apustua egiten dute orain. Bi ardatz horietan, kalitatea bermatzea da helburu nagusia.

Bertako produktuei dagokionez, askotarikoa da eskaintza, eta baserritik lortu daitekeen guztia dute bezeroen eskura. Tartean, badira eskualdeko hornitzaileak: esnekiak (Larreta eta Mahala), arrautzak, kontserbak, olioak, haragiak (Argaia Goena baserria), sagardoak (Aburuza, Izeta...), ardoak... «Bertako produktuak sustatu nahi ditugu, bertako ekoizleekin lan eginez, kontzientzia sortuz, txikitasuna balioan jarriz eta prezioekin jokatuz», dio Altunak.

Baina ezin dugu ahaztu eztiak jarraitzen duela dendako produktu izarra izaten. Horrez gain, polena, propolia, erregina jalea edota argizaria saltzen dituzte. Jon Etxeberria erlezain ataundarra da bertako hornitzaileetako bat. «Eztia ez da ogia», dio. «Ogia, egunerokotasunean behar dugu, eta gizartean indar handia duen elikagaia da; eztia, berriz, ez horrenbeste. Horregatik, lurralde mailan, erreferentziazko denda bat da BIZZIZ, zu bilatzen ari zaren hori bermatzen duelako, aukera ugari dituelako, eta kalitatezkoak, noski», gehitzen du.

Apiterapiaren eta erlezaintzaren sustatzaileetako bat da Joxe Manuel Atxaga zizurkildarra. Behinola, esperientzia pertsonal batetik abiatuta ekin zion eta «erabat maiteminduta» sentitzen da orain. «Garrantzi ikaragarria du eztiaren ekoizpenak, eskaera-maila oso handia baita, eta hori aintzat hartu behar da», dio. «Immunitateaz horrenbeste hitz egiten den honetan, gorputza osasuntsu mantentzeko laguntzaile onenak dira erlauntzeko produktuak».

BIZZIZ dendan, gainera, alor honen inguruan dagoen nahasmenari buelta ematen saiatzen dira, bezeroak informatuz eta aholkatuz. «Ezti zale ugari egon arren, jakintza aldetik urriak dira», aitortzen du Etxeberriak. «Leku batetik zein bestetik ezti ezberdin ugari hartu ditzakete, baina ez dakite bakoitzaren atzean zer ezkutatzen den. Hori aintzat hartzen laguntzen du BIZZIZek; ezti jakin batzuei esker, bezeroaren aurreikuspenak betetzen dira».

 

Bizziz Apiterapia eta Euskal Produktuak

Helbidea: Aroztegieta kalea 1, Tolosa

Ordutegia: Astelehenak (16:30-19:30), asteartetik ostiralera (09:30-13:00 eta 16:30-19:30), eta larunbatak (09:30-13:00)

Telefonoa: 943 664 197 eta 673 469 269 (WhatsApp)

Facebook: Bizzi Apiterapia eta Euskal Produktuak

Instagram: @tolosabizziz

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!