Koronabirusa

Garbiketa lanen ostean, gaur zabaldu dute Tolosako liburutegiko eraikina

Ataria 2021eko urtarrilaren 19a

Osasun prebentzio arrazoiengatik itxi zen ostiral arratsaldean, eta garbiketa lanak burutu ostean, berriz ere zabalik egongo da gaurtik aurrera, segurtasun berme guztiekin.

Eraikina guztiz desinfektatu da udalaren protokoloak jarraituz, ostiralean eraikina garbitzen duen langile batek Covid-19aren proban positibo eman eta gero. Ateak berme guztiekin zabaltzeko aukera dagoela ziurtatu du prebentzio teknikariak, udalarekin elkarlanean. Hortaz, jada zabalik dago Aranburu Jauregia.

Liburutegia zabaldu dute, baita Aranburu Jauregiko bi erakusketak ere. Hala ere, aste honetako irakurketa taldeen saioak ez egitea erabaki da. Berdintasun sailak antolatutako saioak, berriz, telematikoki egitea aztertzen ari da udala.

Ostiral arratsaldean itxi zen eraikina osasun prebentzio arrazoiengatik. Langileek modu telematikoan artatu dituzte herritarrak eraikina itxita egon den denboran.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!