Jon Ander Peñak bigarren garaipena lortu du binakakoan

Ataria 2021eko urtarrilaren 16a

Argazkia: BAIKO

Aurrelari tolosarrak eta Albisuk 18-22 irabazi diote Bengoetxea VI-Aranguren bikoteari. "Partida oso gogorra" izan dela esan du Peña II.ak.

Binakako Pilota Txapelketaren hirugarren jardunaldiko partida jokatu zuten atzo Zornotzan Peña II-Albisu eta Bengoetxea VI-Aranguren bikoteek. Peñak eta Albisuk bigarren garaipena eskuratu zuten azken txanpara arte oso berdindua izan den partidan. Bengoetxea VI.ak Iñaki Artola ordezkatu zuen, alegiarra lesionatuta baitago. Artola-Aranguren bikoak ez du, beraz, oraindik garaipenik eskuratu txapelketan.

Peñak partidaren ondoren azaldu zuenez, "oso partida gogorra" izan zen atzokoa. Aurkariek "oso ondo" jokatu zutela gaineratu zuen, eta Albisuk "asko lagundu" ziola bere lanarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!