Ataria Bertso Jaialdia 2021

Agortu dira sarrerak

Ataria 2021eko urtarrilaren 14a

Ataria Bertso Jaialdirako azken 20 sarrera geratzen ziren, eta guztiak saldu dira.  Jaialdia larunbatean izango da Leidor aretoan, 18:00etan hasita.

Tolosaldeko Atariak bertso jaialdia antolatu du aurten ere. Tolosako Leidor aretoan izango da larunbatean, 18:00etan hasita, eta Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Ane Labaka eta Sustrai Colina ariko dira bertsotan eta Amaia Agirrek egingo ditu gai-jartzaile lanak. 

Aurtengo egoerak baldintzatuta, gehienez, 400 pertsonak jarraitu ahal izango dute saioa Leidorren bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!