Ataria Bertso Jaialdia 2021

Azken 20 sarrera geratzen dira Ataria Bertso Jaialdirako

Ataria 2021eko urtarrilaren 13a

Bihar 10:00etatik 13:00etarako eskuratu ahalko dituzte Atarikideek zein gainontzekoek geratzen diren sarrerak Atariaren egoitzan. 400 pertsonak jarraitu ahalko dute bertso jaialdia larunbatean Leidor aretoan, 18:00etan hasita.

Urte hasieran ohikoa den moduan, Tolosaldeko Atariak bertso jaialdia antolatu du aurten ere. Tolosako Leidor aretoan izango da larunbatean, 18:00etan hasita, eta Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Ane Labaka eta Sustrai Colina ariko dira bertsotan eta Amaia Agirrek egingo ditu gai-jartzaile lanak. 

Saio berezia izango da aurtengoa egoerak eskatutako segurtasun neurri guztiak bete beharko baitira. Aforoari dagokionez gehienez 400 pertsonak jarraitu ahal izango dute saioa Leidorren bertan. Atariaren harpidedunek izan dute lehentasuna sarrerak eskuratzeko orduan. Atzo jarri ziren jaialdirako sarrerak salgai, eta azken 20  sarrera baino ez dira geratzen. Horiek bihar goizean, 10:00etatik 13:00etara eskuratu ahalko dituzte harpidedunek nahiz gainerakoek, Atariaren egoitzan bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!