Amaitu dituzte Uzturpe pilotalekuko lanak

Ataria 2021eko urtarrilaren 13a

Itogin eta elementuen erorketen arazoei behin betiko konponbidea emateko, osorik berritu da estalkia, baita hegoaldeko fatxadaren zati bat ere. Ohiko kirol jarduera berreskuratzen hasi dira kirolariak.

Amaitu dira Uzturpe pilotalekuko estalkia eraberritzeko lanak. Itogin arazoei eta elementuen erorketei konponbidea ematea izan dute helburu obrek eta, horretarako, hegoaldeko fatxadaren zati bat ere berritu da. Azaroan hasi ziren lanak eta 151.842,67 euroko aurrekontua izan dute.

Gauzak horrela, ohiko kirol jarduera berreskuratzen hasi dira kirolariak. Oraingoz, Eusko Jaurlaritzak osasun krisiaren harira hartutako erabakien baitako erabilera emango zaio Uzturpe pilotalekuari. Tolosaren inzidentzia tasa (100.000 biztanleko), momentuz, 500dik beherakoa denez, berriz jarriko da martxan eskola kirola, gehienez 6 pertsonako taldetan, eta banakako kirola egin ahal izango da Uzturpe pilotalekuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!