Ataria Bertso Jaialdia 2021

90 sarrera geratzen dira bertso jaialdirako

Ataria 2021ko urt. 12a, 20:59

Egungo egoerak baldintzatuta 400 pertsonak jarraitu ahalko dute Ataria Bertso Jaialdia larunbatean Leidorren, 18:00etan hasita.

Tolosako Leidor aretoak urteroko Ataria Bertso Jaialdia hartuko du larunbat honetan. Saioa 18:00etan hasiko da eta Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Ane Labaka eta Sustrai Colina ariko dira bertsotan eta Amaia Agirrek egingo ditu gai-jartzaile lanak. 
Saio berezia izango da aurtengoa egoerak eskatutako segurtasun neurri guztiak bete beharko baitira. Aforoari dagokionez gehienez 400 lagunek jarraitu ahal izango dute saioa Leidorren bertan. Saioa ikusteko sarrerak gaur jarri dira salgai, eta 90 baino ez dira geratzen dagoeneko. Bihar eta etzi ere erosi ahalko dira Ataria-ren egoitzan, Tolosako San Esteban auzoko 20. zenbakian.
Atarikideek 15 euro ordaindu beharko dute sarrera bakoitza eta gehienez bi erosi ahalko dituzte prezio horretan. Bi sarrera baino gehiago erosteko, sarrera bakoitzarengatik 17 euro ordaindu beharko dituzte eta pertsona bakoitzak gehienez 7 sarrera erosi ahal izango ditu; hau da, 2 sarrera Atarikide prezioan eta beste bostak 17 euroan.
Atarikide ez direnek berriz, 17 euro ordaindu beharko dute sarrera bakoitzeko, eta pertsona bakoitzak gehienez 5 sarrera eskuratu ahal izango ditu. Bihar (atarikideek soilik) eta etzi 10:00etik 13:00etara eskuratu ahalko dira egoitzan, beti ere sarrerak agortzen ez badira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!