Amarozko Auzo Elkarteak botikina eskatzeko atzo egindako giza katearen bideoa

Leyre Carrasco 2021eko urtarrilaren 10a

Amarotz auzoko bizilagunek botikina eskatzen jarraitzen dute, eta hori aldarrikatzeko atzo giza katea egin zuten Berazubi eta Amarotz artean. Atzoko ekimena erakutsiz, Amarozko Auzo Elkarteak bideo hau egin du eta bere sare sozialetan partekatu du.

Eusko Jaurlaritzak botikina beharrezkoa dutela ikusi arte, aldarrikapenekin eta botikina eskatzen jarraituko dutela esan dute Amarotzeko bizilagunek. Horregatik, atzo goizean Berazubi eta Amarotz arteko giza katea osatu zuten 300 kide inguruk, auzoko botikinaren aldeko aldarria eginez. Horrez gain, argi utzi nahi izan dute botikina lortuko dutela euren auzotarrentzat "bai ala bai".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!