BABESTUTAKO EDUKIA

Heron irla, paradisua

Erabiltzailearen aurpegia Mira Bidaiak 2021eko urtarrilaren 11

Abenduan eta gaur eguneko egoerarekin, gogoratzen naiz orain dela urte batzuk Heron irla ezagutu nuela.

Heron irla… Non dago? Ez dauka pinta txarrik ba…

Australian dago, ipar-mendebaldean.

Heron Island urpekariaren paradisua da. Arrezife Barrera Handian kokatuta dago.

Barkuan Gladstone izeneko hiritik irtenda, 15 minutura.

Kai batera iritsi eta zuzenean uharteko hondartzara jaisten zarenetik, oinetakoak kendu eta oinutsik egon zaitezke egonaldi osoan.

Ostatu bakarra dago etxetxoetan banatuta.

Egunsentian txorien soinuarekin esnatzen zara, naturaz inguraturik, eta egunsentia ikustea izugarria da, harea zuriaren gainean eserita, itsasoaren argitasunez liluratuta.

Urpekaritzako betaurreko pare bat bakarrik behar dituzu eguna igarotzeko, eta egunero milaka arrain eta fauna ikusteak barrera arrezife honen barruan, ez dauka izenik.

Kontuz, marrazo batekin topo egin genuen!

 

VERONICA BALDA, ENARA ETXEBERRIA MYRIAM GURRUTXAGA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!