Ezusteko kontzertua Asuncion klinikan

Ataria 2020ko abenduaren 22a

Leire Letuk eta Iker Laurobak emanaldi akustikoa eskaini dute gaur, Asuncion klinikaren kanpoaldean.

Asuncion klinikak esan duenez Leire Letuk eta Iker Laurobak ezusteko kontzertua eskaini dute gaur, klinikaren kanpoaldean. "COVID-19aren ondorioz konfinatuta dauden pazienteek leihotik gozatu ahal izan dute", esan du klinikak ohar baten bidez. "Osasun arrazoiengatik ohetik altxatu ezin direnek ere gozatu ahal izan dute ohetik bertatik, zentroko geletako tabletei esker, streaming bidez". 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!