Jaiotza Lehiaketan parte hartzeko hilaren 30a baino lehen eman behar da izena

Ataria 2020ko abenduaren 18a

Tolosako Udalak urteroko Jaiotza Lehiaketa aurten ere antolatzea erabaki du. Urtarrilaren 5ean Gure Zirkuan egongo dira ikusgai.

Beste urte batez, Jaiotza Lehiaketa antolatu du Tolosako Udalak. Bertan parte hartu nahi dutenek kultur etxean eman beharko dute izena abenduaren 30a baino lehen, ordutegi honetan: abenduaren 15etik 21era 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara, eta abenduaren 28tik 30era 10:00etatik 13:00etara. Urtarrilaren 5ean bertan ez dela lanik onartuko esan dute.

Izena ematen duten jaiotza guztiek hartuko dute parte Gure Zirkuan egingo den Errege Magoen etorreran. Beraz, jaiotzak Gure Zirkura eraman beharko dira urtarrilaren 4an, goizeko o9:30etik 11:30era bitartean, eta urtarrilaren 5ean egongo dira ikusgai Gure Zirkuan. Aisialdiko begiraleek osatuko dute epaimahaia eta sari banaketa urtarrilaren 5ean izango da, 20:00etan, Gure Zirkuan bertan. Aurrez deituko zaie irabazleei adierazitako orduan bertaratzeko.


Hiru sari banatuko dituzte. Lehen saria 40 euroko erosketa tiketa izango da, taldeko partaide bakoitzarentzat (gehienez 4); bigarrena, berriz, 30 euroko erosketa tiketa, taldeko partaide bakoitzarentzat (gehienez 4), eta, hirugarren saria, 20 euroko erosketa tiketa taldeko partaide bakoitzarentzat (gehienez 4).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!