Emakumeak jazartzen zituen "talde kriminal" bat atzeman dute Tolosan

Ataria 2020ko abenduaren 16a

Tolosan izan dira atxiloketetako batzuk.

Polizia Nazionalak atxiloketak egin ditu azken egunetan, Tolosa, Beasain eta Bergaran, emakumeen sexu esplotazioa egitea leporatuta.

Polizia Nazionalak argitu duenez, 17 esplotatutako emakume identifikatu ditu eta horien atzean "talde kriminal" bat dago. Emakumeak sexualki esplotatzeko helburua duen taldea dela esan du poliziak eta hori dela eta atxiloketak egin dituzte Tolosa, Beasain eta Bergarako bost etxebizitzatan.

Komunikabide batek argitaratu duenez, emakume batek email bat idatzi zion Polizia Nazionalari, Tolosako bere etxebizitzan gertatzen ari zitzaiona kontatuz, antza, prostituzioan aritzera behartzen zuten muturreko baldintzetan. Poliziak bildutako datuei esker emakumeak sexualki esplotatzen zituen "talde kriminaleko" 8 pertsona atxilotu dituzte.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!