Aurten ez da Olentzaroren basorik izango Elosegi parkean

Ataria 2020ko abenduaren 14a

Txamarra hartu, botak jantzi eta naturan Olentzaroa behatu, usaitu, ukitu eta bilatzeko gonbidapena luzatu diete herritarrei Zumardi elkarteak.

Aurten, egoerak hala baldintzatuta, Olentzaroren Basoa ez da Elosegi parkean izango. Hala ere, Zumardia elkarteko antolatzaileek esan dute Olentzaroa basoetan, mendietan eta oro har naturan dagoela, "natura bera delako Olentzaro". 

Parkerik ez dute egokitu bisitak egin ahal izateko, baina bestelako gonbidapen bat luzatu diete herritarrei: lagunekin, etxekoekin edota bakarrik joan daitezela natura dagoen lekura, eta saia daitezela Olentzaroa bilatzen, usaintzen, ukitzen edota sentitzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!