Naroa Merino eta Maialen Aldazabal txapeldunak 54 metroko Espainiako Kopan

Ataria 2020ko abenduaren 13a

Lehen aldia izan da Noaineko pilotalekuan emakumezkoen zesta-puntako txapelketa bat jokatu dela.

Federación Española de Pelota-k (FEPelota) antolatutako Espainiako Kopak bere ibilbide lehiakorrean jarraitzen du; 36 metroko frontoia eta trinketea protagonista izan ziren lehen bi emanaldien ondoren, atzo 54 metroko pilotalekuaren txanda izan zen. Txapelketa historikoa atzokoa. Izan ere, lehen aldia izan zen Noaineko pilotalekuan (Nafarroa) emakumezkoen zesta-puntako txapelketa bat jokatu zela. Naroa Merino tolosarrak (Donostia Jai Alai) eta Maialen Aldazabalek (Berriatua) osatutako bikoteak irabazi zuten zesta puntako 54 metrotako Espainiako Kopa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!