Koronabirusa

Tabernek eta terrazek bizia hartu dute berriro

Ataria 2020ko abenduaren 12a

Gaurtik aurrera tabernetan eta terrazetan bezeroak izateko aukera dago, Eusko Jaurlaritzak COVID-19aren inguruan onartu dituen neurri berrien ondoren. Tolosan, esaterako, nahiko mugimendu izan da ostalaritza guneetan.

Larunbat goiz eta eguerditan Tolosak berezkoak ditu jendearen joan-etorriak, eta gaurkoan ere sumatu da hori, eguraldiak ez bazuen ere asko laguntzen. Lehen eguna izan da COVID-19aren inguruko neurri berriak jarri direla martxan, eta ostalaritzak arnas pixka bat hartzeko aukera izan du. Bezeroek erantzun dute eta terrazetan zein tabernen barruan izan dira, aspaldiko partez.

Ostalaritzari dagokionez, neurri berriek zehazten dute tabernak eta jatetxeak 20:00ak arte ireki ahal izango direla, bai terrazak, eta baita lokalak ere. 06:00etatik aurrera ireki ahal izango dituzte berriro. Aurreko hamalau egunetan 100.000 biztanleko 500 positibotik gora izan duten herrietan, ostalaritzak itxita jarraituko du, baina neurri horrek ez die eragingo 5.000 biztanletik beherako herriei. Barruko edukiera %50ekoa izango da, eta terrazetan, %100ekoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!