2020/12/15 19:00

Eguberrietako errezeten ikastaroa

Eguberrietako errezeten ikastaroa
Kultur etxea, Tolosa

Ama tabernako sukaldarien eskutik, Eguberrietako otorduetan jateko aproposak diren hiru errezeta kozinatzeko ikastaroa izango da, asteartean, Azoka Lagunak egitasmoan izena eman dutenentzat.

Abenduaren 15ean izango da saioa, 19:00etan, kultur etxean, eta jarraitzeko bi aukera izango dira: presentzialki eta online, streaming bidezko bideo-emisioa jarraituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!