Zenbait sailetako diru laguntza deialdiak, zabalik

Josu Artutxa Dorronsoro 2020ko abe. 1a, 17:00

Berdintasuna, kultura eta gazteria sailetako 2020ko deialdiak dira. Abenduaren 10a izango da eskaerak egiteko azken eguna.

Abian dira berdintasuna, kultura eta gazteria sailetako aurtengo diru laguntzen deialdiak. Elkarteek elektronikoki erregistratuz egin behar dute eskaera; pertsona fisikoek, berriz, Udaten. Abenduaren 10a baino lehen egin behar da, astelehenetik ostiralera, 07:15etatik 14:15etara; ostegunetan, gainera, 19:00ak arte. Jarduerak Tolosan bertan egiten dituzten irabazi asmorik gabeko elkarte edota pertsona fisikoek eskatu eta jaso ahal izango dute laguntza ekonomikoa.

Kulturari dagokionez, aurten kultur programak eta jarduerak sustatzea da diru laguntzak jasotzeko baldintza. Bestetik, berdintasuna esparru politikoan, ekonomikoan eta sozialean bultzatu duten programak, ekintzak edota jarduerak sustatu dituztenentzat izango dira berdintasun alorreko diru laguntzak. Azkenik, diruz lagunduko dituzte ere gazteriarekin zerikusia duten programa eta jarduera puntualak. Aurkeztu beharreko agirien, eskabideen eta prozeduraren inguruko informazioa www.tolosa.eus webgunean dago.

BEKA DEIALDIA

Bestalde, gazteria sailak 8 beka emango ditu Gazte Informazio Guneak kudeatzeko eta hauek informazioz hornitzeko. Laskorain Ikastola, Orixe Institutua, Peñascal Fundazioa, Herrikide Eskolapioak, Lanbide Heziketa Institutua, Usabal Kiroldegia, Aranburu Jauregia eta Gazte Topagunea dira gune horiek.

2006an edo lehenago jaiotakoek jaso ahal izango dituzte bekak. Ikastetxeetako informazio puntuen kasuan, ikasleak bertan matrikulatuta egon behar du beka eman zaion ikasturtean. Udateren bulegoetan egin behar da eskaera, eta aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da, pasa den larunbatetik hasita. Edozein zalantza argitzeko, kultur etxera jo edo 943 670 388 telefono zenbakira deitu daiteke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!